1922ko uztailaren 22an hasi zuen bere ibilbidea kasinoak, “Gran Casino Kursaal” izenpean. Kritikoek, garaiko arkitekturaren eredutzat hartu zuten eraikina. 16.30 ak ziren, Maria Cristina erregina, Carlos, Luisa eta Rainero infateak eta Saboiako Pío printzeaz lagundurik, eraikineko eskaileretara iritsi zenean.
Garai hartan izan zen, 1924 an, Donostiak bere garai liluragarriena bizi zuelarik, jokoa debekatu zutenean.
1978ko ekainaren 10ean, jokoaren gaineko debekua kendu eta berehala, Kursaal Kasinoak bere ateak ireki zituen. Garai berri honetan, Estatuan inauguratu zen lehen kasinoa izan zelarik. Egungo kasinoa, Petit Casino eraikinean dago kokatua, hiriko erdigunean bertan, Donostiako Boulevardean hain zuzen. Oso jendetsua da oinezkoentzako gune hau. Bertakoen eta bisitarien elkargunea izanik, bertan, Udaletxea (1887an Estatuko lehen kasinoa hartu zuen eraikin ikusgarria), Nautikoa, kirol kaia, gune erromantikoa eta alde zaharra aurkitzen dira.
Petit Casino eraikina berreraikia izan da barrutik, garai berri honek eskatzen dituen behar eta erosotasunetara egokitzeko asmoz.
Bertan, instalazio modernoak aurkituko ditu bisitariak, aisialdirako moldatuak baina “Belle Epoque” a gogorarazten duten ikutuekin. Bisitariaren zain daude bertako joko areto dotorea, La Boule jatetxe bikaina, eta edozein ospakizun, prentsaurreko, aurkezpen edo erakusketa antolatzeko areto balioanitza.