1954az geroztik gure filosofiak ez du aldaketarik sumatu: arretaz aukeratutako edertasun-produktuen sorta bat aurkitu eta eskeintzea; mundu osoko espezialista eta berritzaileek beraien kalitate eta eraginkortasunarengatik aukeratuak.
Mundu osoan zehar ibili ondoren, 40 bat marka espezializatu jartzen ditugu zure esku bizitza modernoko erronka pertsonaletan lagun zaitzaten. Urbieta Lurrindegia edertasun-etxe berritzaile bat da, kosmetika, makillaje eta lurrinetan espezialista onenen aukera arretatsu bat eskeintzeaz arduratua.
Originaltasuna eta berrikuntza ezinbestekoak dira gure gorengo-maila ziurtatzeko. Beti urrats bat merkatuaren aurretik. Joerak sortuz, aldaketen aurrean arin erantzunez, produktu eta gamak aukeratuz, Urbieta Lurrindegiaren filosofia isladatu eta gure bezeroen nahiak betetzen ditugu.