Donostiako Alde Zaharraren erdian kokatua dagoen delicatessen denda bat gara. Gure produktu gastronomiko onenen aukera, gourmet sektorean izandako esperientzia luzearen emaitza da.
Zapore Jain "gutizia" eta kalitate gehieneko produktu bereziak eskaintzen ditugu: ezkur urdaiazpiko iberiko eta deribatuak (solomoa ,txorizoa...), arrain eta itsaski kontserbak, foie gras eta pateak, kontserba begetalak, gaztak, ardoak, sagardoak...
Ezkur urdaiazpiko iberikoa labanaz ebakitzea da gure berezitasuna, bai gure dendan bai kanpoko beste zenbait ospakizunetan (feriak, ezkontzak, inaugurazioak...).
Bestalde, eta Urte Zahar festetan bereziki, dendan aukeratutako produktuekin egindako opari-zestak eskaintzen ditugu.