Donostian Shopping

ELKARTEA

DONOSTIA > NOLA IRITSI

Sarrerak

Hegazkinez:
Donostiako aireportua (EAS) Hondarribian- Donostia (distantzia: 20 km)
Donostia erdiguneraino autobus zerbitzua (konpainia: Interbús) eta taxiak daude.
Bilboko aireportua (BIO) - Donostia (distantzia: 100 km)
Aireportutik autobus geltokira heldu behar da (taxia har daiteke). Badago Bilbotik Donostiara orduro irteten den autobus-zerbitzua (konpainia: Alsa eta Pesa). Bidaiak ordubete inguru irauten du.
Gasteizko aireportua (VIT) - Donostia (distantzia: 120 km)
Gasteizko erdiguneraino heltzeko taxi zerbitzua besterik ez dago. Gasteiztik Donostiara autobus-zerbitzua dago (konpainiak: Burundesa, Pesa eta Continental-Auto. Autobus geltokiaren helbidea: Los Herrán kalea 50) eta tren-geltokia (konpainia: Renfe. Helbidea: Geltoki plazatxoa). Bidaiak ordubete eta 45 minutu irauten du gutxi gorabehera.
Biarritzeko aireportua (BIQ) - Donostia (distantzia: 40 km)
Aireportura iritsitakoan, har ezazu taxia. Ondoren hartu trena Hendaiara (informazio gehiago Hendaiatik Donostiarako bidaiari buruz, ikus ezazu 5. puntua).
Trenez: Pariseko tren-geltokia - Montparnasse (TVG) - Donostia (distantzia: 800 km)
Parisetik, Hendaiaraino bidaiatzea gomendatzen dizugu (Espainiako mugatik hurbil eta 20 km-ra Donostiatik); abiadura handiko trenean (TGV), distantzia gutxi gorabehera 5 orduan egiten da (prezioa merkeagoa da txartela hilabete aurretik hartuz gero) eta Montparnasse geltokitik irteten da. Hendaiatik (Frantzia) Donostiara "Topoa" (Eusko Tren konpainiaren trenbide estuko trena) har daiteke Hendaiako tren geltokiaren ondoan; tren horrek 45 minutu behar ditu 20 km egiteko. Ordu erdiro daude zerbitzuak.
Autoz:
Norberaren automobilean bidaiatu nahi dutenentzat hiru autopista dira
Gipuzkoan sartzeko bide nagusiak:

Donostiara iristeko errepideen planoa
XHTML 1.0 balioduna! CSS balioduna! A mailaren adostasun iconoa
www.donostianshopping.com - © 2010